VPN sare pribatu birtuala (sare korporatibora urrunetik sartzeko zerbitzua)
Zerbitzuaren helburua eta sarbidea
- Definizioa: VPN deritzoguna, Virtual Private Network ingelesezko deituraren laburduraz, sare teknologia dugu, unibertsitatearen barneko zerbitzuetara sarbidea ematen duena sare publikoetatik edo kontrolik kanpoko beste sare batzuetatik. Lotura egin denean, kanal zifratua sortzen da gure datuak babesteko.
- Hartzaileak: Kanpoko sareetatik barneko zerbitzuetara sartu behar diren UPV/EHUko langileak eta ikasleak.
- Zerbitzuko sarbidea: VPN bidezko konexioa egiteko, FortiClient VPN programa erabili behar da, "Instalazioa eta eskuzko konfigurazioa" atalean aipatzen den bezala konfiguratuta.
- Zerbitzuaren arduraduna: Komunikazioen Arloa (IKT Gerenteordetza).
- Internetetik erabil daiteke: Bai.
- Autentifikazioa: UPV/EHUko egiaztagiri korporatiboen bidez (erabiltzailea/pasahitza), autentifikazio-faktore bikoitzarekin (2FA).
Instalazioa eta eskuzko konfigurazioa
Ordenagailu pertsonal korporatiboek dagoeneko dakarte FortiClient programa dagokion bezala konfiguratuta. Bestela, programaren azken bertsioa egilearen web orritik jaitsi daiteke: FortiClient VPN-only

Behin deskargatuta, programa exekutatu behar da eta sarrerako pantaila agertzen da:

Konfigurazioa honakoa da:
- VPN: VPN SSL
- Nombre de Conexión: EHU
- Descripción: VPN EHU
- Gateway remoto: vpn2.ehu.eus
- Hautatu Personalizar Puerto: 443
- Single Sign On Settings: Ez hautatu
- Autenticación: Guardar login
- Nombre de Usuario: Egiaztagiri korporatiboen erabiltzailea
- Certificado de Cliente: Ninguno
- Habilitar Dual-stack IPv4/IPv6: Ez hautatu

Konfigurazio aurreratua (hautazkoa)
Errendimendu hobea lortzeko, parametro aurreratuak erabil daitezke. Horretarako, sakatu gurpilaren ikonoa (goialdean, eskuinean, dago). Ondoren, sakatu giltzarrapoa (eskuinean), konfigurazioan aldaketak egiteko.
Hori egin ondoren, aktibatu aukerako konfigurazio hau:
- "Opciones de VPN" aukeran, hautatu "Túnel DTLS Preferido".
