Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa
[2024KO EDIZIOA. 2025erako, INFORMAZIOA EGUNERATZEKO]
Aurkezpena
![](https://www.ehu.eus/documents/1432750/50518920/EHU+ENPLEGU+FOROA+1167.jpg/6611b600-908f-1271-084d-569026798bdf?t=1713864873254)
Forora bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea (epea: apirilaren 25a)
Ekitaldi honen helburua da UPV/EHUko ikaslegoaren eta egresatuen enplegagarritasuna hobetzea eta, halaber, gazte hauen eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.
Ekitaldian bi motatako jardunak egingo dira: batetik, enpresen mahai-inguruak sektoreka; eta, bestetik, enpresen eta hautagaien arteko harremanetan dautzatenak.
Foroaren testuinguru bera izango da hautagaiaren eta enpresaren arteko lehenengo kontaktua. Ekitaldia amaituta, enpresa partehartzaileek elkarrizketatu dituzten pertsonen CV-a izango dute, eta etorkizuneko aukeratze-prozesuetan kontuan hartu ahal izango dituzte, egoki iruditzen bazaie bederen.
Programa
ENPRESEN ETA UPV/EHUko TITULUDUNEN ETA MATRIKULADUNEN ARTEKO TOPAKETA |
Data: apirilaren 25a
Ordutegia: 11:00 - 16:00
|
Enpresak: izena emateko (epea: otsailaren 1etik martxoaren 1a arte)
|
Enpresak: lan-eskaintzak erregistratzeko (epea: otsailaren 1etik martxoaren 1a arte)
|
Hautagaiak: forora bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea (epea: apirilaren 25a)
|
![Lanbide](https://www.ehu.eus/documents/1432750/42939432/Lanbide-HORIZONTAL-POS_txikia.png/d102a241-27d8-8ba4-be78-5f956ae61641?t=1676633559591)