LEHEN AUKERA
2022ko Lehen Aukera Programa
- Deialdia
Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.
- Kontratatutako pertsona gazteek bete beharreko baldintzak
Deialdi honetan interesatuta dauden pertsonek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eskaintza eguneratua izan behar dute. Bertan parte hartzeko, langabezian egon behar dira eta 30 urte baino gutxiago izan behar dute. Hautaketa prozezuan lehentasuna dute, 2017eko uztailaren 27eko ebazpenaren arabera (2017/07/28 EHAAn), Gazteentzako Berme Sistemaren datu basean inskribatuta daudenek (informazio gehiago 060 telefonoan edo info.garantiajuvenil@meyss.es).
a) 30 urtetik beherakoak izatea.
b) Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
c) Honako titulazio hauetakoren bat izatea:
• Unibertsitate-lizentzia edo gradua, Ingeniaritza, Arkitektura.
• Unibertsitate-diploma, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.
• Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
Hautatze-prozesua
LANBIDE automatikoki aukeratutako pertsonekin kontaktuan jarriko da.
Automatikoki ez bada inor aukeratzen, LANBIDEk bere web-orrian lan eskaintzak argitaratuko ditu, eta baldintzak bete dituztenek interesaturik egonez gero, izena eman beharko dute.
- Argibide gehiagorako:
Interneten:
https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/diru_laguntza/2022/lak-2022/
Telefono zenbakiak LANBIDE:
945 160 600 / 630 305 452
Telefono zenbakiak UPV/EHU:
Bizkaiko Enplegu Gunea (Basoko Etxea):
94 601 71 50 / 94 601 36 80
Ondorengo emailean:
lehenaukera@ehu.eus