inf_que-hacemos

Zer egiten dugun

Enplegu Guneek enplegurako leiho paregabea osatzen dute. Guneotan unibertsitateko kideei enplegu-gaiekin lotutako baliabide publikoei buruzko informazioa ematen zaie, bai UPV/EHUn bertan daudenei buruzkoa, bai unibertsitatearen esparrutik kanpo geratzen direnei buruzkoa ere, ikasten dauden artean zein ikasketak bukatutakoan.

Enplegu Guneetan honakoa eskaintzen dugu:

Ikasleentzako eskaintza:

  • LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emateko aukera, baita zerbitzu horri buruzko informazio guztia ere.
  • Enplegu Guneko baliabideak erabiltzeko aukera: Internet-konexioa duten ordenagailuak, eguneroko prentsa, enplegu-aldizkariak, bibliografia espezializatua…
  • Enplegu-eskaintzei buruzko informazioa egunero, web orrien, argitalpen espezializatuen eta eguneroko prentsaren bidez.
  • Lan-merkatuari, prestakuntzako baliabideei, lan-irteerei eta abarri buruzko informazio eguneratua.
  • Lanean aritzeko gaitasunei buruzko informazioa.
  • Honakoei buruzko informazioa eta aholkularitza:
    • Lana bilatzeko bideak: prentsa-iragarkiak, Internet, aldizkari ofizialak…
    • Enpleguak lortzeko baliabideak: curriculum vitaea, aurkezpen-gutuna…
    • Hautapen-probak: elkarrizketak, dinamikak, psikoteknikoak…
    • Kontratuzko harremana: ordainsariak, kontratuak, hitzarmenak…
  • Unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuetara bideratzea (UOZ, Lanbila eta Praktiges) bakoitzaren premien arabera.
  • Praktiken, diru-laguntzen, eta abarren deialdiak ezagutzera ematea.
  • UPV/EHUn egiten diren jardueren berri ematea.
  • Autoenpleguari buruzko informazioa.

 

Unibertsitateko zerbitzuentzako, fakultateentzako eta unibertsitate-eskolentzako eskaintza:

  • UPV/EHUn dauden enpleguaren alorreko zerbitzuekiko koordinazioa eta elkarlana, enpleguari buruzko informazio-gunean lan-merkatuari buruz sortutako eta lortutako informazioa fakultateei eta unibertsitate-eskolei eskainiz.