3R GAZTEA PROGRAMA 2024

"3R GAZTEA" PROGRAMA 2024

Langabezian edo enplegu hobekuntzan dauden UPV/EHUko tituludunentzat deialdia.

DEIALDIAREN XEDEA

Erabaki honen xedea da goian aipatutako programan parte hartzeko deialdiaren oinarriak arautzea, programa 2024/2025ean garatzen denean aurreko hiru ikasturteetan titulatu diren eta 30 urte edo gutxiago dituzten 90 pertsona hautatzeko.

Parte hartzaileak langabezian edo enplegu hobekuntzako egoeran egon beharko dira baliatu ahal izateko lan orientazioko, lan aktibazioko eta lan bitartekaritzako neurriez beren enplegagarritasuna hobetzeari begira, lan-merkatuaren ziurgabetasuna, energia-krisiaren eta nazioarteko egoera geopolitikoaren ondorioz.

HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

 

 

Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera egiten duten unean:

  1. UPV/EHUn titulatua izatea, eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial hori azken hiru ikasturteetan eskuratua izatea (2021/2022an, 2022/2023an edo 2023/2024an).
  2. Gehienez 30 urte izatea 2025ean.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  4. Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren Enplegu Guneetan egin daiteke alta Lanbiden; aurrena hitzordua eskatzea beharrezkoa da) eta, egun, LANGABEZIAN egotea edo enplegu hobekuntzako egoeran.
  5. Dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako inolako debeku legalik ere (sexu bereizkeria egitearen ondorio diren zigorrak barne, Emakumeen eta Gizonen  Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera).

Beren egoera erregularizatu gabe duten migratzaileek egiaztatu beharko dute Lanbidek eskainitako prestakuntza eta orientazio zerbitzuak eskatu dituztela.

ONURADUNEI ZUZENDUTAKO JARDUERAK

1. Lan orientazioa

Honen helburua da laneratze prozesuan dauden pertsonei informazioa, bere egoera indibidualaren diagnostikoa, aholkua, motibazioa eta laguntza ematea. Honako neurri hauek eskaintzen ditu:

  • Interesdunaren diagnostiko indibidualizatua eta profila egitea.
  • Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea.
  • Laguntza pertsonalizatua ematea bere ibilbidea garatzen eta jarduera konpromisoa betetzen duen bitartean.
  • Interesdunaren curriculuma egitea, lanbide profila bere lanbide gaitasunen arabera zehaztuz.

Lan orientazioa banakakoa izango da.

2. Lan aktibazioa

  • Enplegua aktiboki bilatzeko teknikak aplikatzea:
    • Sare sozialak
    • LinkedIn.
    • Enplegu atariak.
    • Mugikorretarako aplikazioak.
    • Bideo curriculuma.
  • Zeharkako gaitasunetan gehiago zentratzen diren hautaketa prozesuak aztertzea.
  • Informazioa ematea lan merkatuaren egoeraz eta enplegu politika aktiboez.
  • Lan arloko legeriari buruzko informazioa ematea.

3. Lan bitartekaritza

Laneratze ibilbidean zehar laguntza emango zaie interesdunei, enpresekin harremanetan jarriz (enplegu foroetan) eta lan eskaintzak eskuratzeko planak diseinatuz.

Fase honetan balizko lan eskaintzak eta enpresen eta enpresa erakundeen langile premiak bilatu eta identifikatuko dira.

Identifikatuko dira lanpostuak eskuragarri dituzten sektore ekonomikoak, eta lanpostuon profil profesionalak aztertuko dira.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO ERA

 

Eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatua egotearen ziurtagiri eguneratua.
  • LANBIDEn alta emanda egotearen agiria (EABA/DARDE)
  • Curriculum vitae eguneratua PDF formatuan.

Ahal dela, eskabideak bide telematikoz egingo dira.

Eskaera telematikoa (epea: 2024ko urriaren 9a)
ARAZO TEKNIKOAK DIRELA ETA, IRAILAREN 18 BITARTEAN, 12:30 ARTE, IZENA EMAN DUTENEK, IZEN-EMATEA ERREPIKATU EGIN BEHAR DUTE. BARKATU ERAGOZPENAK.

Eskabidea bete ondoren, agiriak atxiki eta telematikoki bidali beharko da dena. Eskatzaileak eskabidearen frogagiri bat jasoko du posta elektronikoz berak eskabidean emandako helbidean, jakinarazpenetarako.

Eskabidea, eskaera-orria erantsiz,  UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahal izango da (https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico), Bizkaiako Enplegu Gunera (Sarriko) zuzenduta. Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili behar da: a) Izenperen ziurtagiri digitala; b) UPV/EHUren txartela (Izenpe); c) NAN elektronikoa; edo, d) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES).

Era berean, beste toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da  eskabidea: a) sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan; b) erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren edo sektore publikoko edozein erakunderen bulegoetan, aurrez aurre, funtzionario publiko gaituaren bidez; c) posta bulegoetan; eta, d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan (https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/upv/ehuko-erregistro-orokorraren-ordutegia) aurrez aurre aurkezten diren  eskabideak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesdunak funtzionarioaren aurrean bere burua identifikatu eta horretarako adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin, zeinaren bidez onartu ziren gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak;  eskabideak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta gaitutako funtzionario publikoen erregistroa.

Informazio osoa oinarrietan jasota dator.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

Edozein duda argitzeko:

946 01 71 12

enplegubizkaia@ehu.eus

ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA