Praktiken kudeaketa

Kanpo Praktiken Zerbitzua

Kanpoko Praktiken Zerbitzua erakunde laguntzaileetan egiten diren kanpoko praktiken kudeaketaren  koordinazioaz eta laguntza emateaz arduratzen da, Eskolako eta Fakultateetako Praktiken Programen Arduradunekin batera (dekanotza eta zuzendaritza taldeetako kideak izaten direnak).

Kanpoko praktika akademikoak oso lagungarriak dira ikasleen prestakuntza integrala lortzeko; izan ere, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak benetako testuinguru profesionaletan integratzea, aplikatzea eta kontrastatzea ahalbidetzen dute.

Kanpoko praktikaren esperientziak gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzeaz gain, enplegagarritasuna hobetzen du eta lan-merkatuan sartzea errazten du.

Kanpoko praktika akademikoak curriculumekoak (ikasketa-planaren barruko jarduera akademikoak dira) eta curriculumetik kanpokoak izan daitezke (ikasleek beren borondatez egin ahal izango dituzte prestakuntza-aldian). Halaber, gero eta titulazio gehiagok aukeratzen dute prestakuntza duala edo txandakako prestakuntza, eta enpresek ere parte hartzen dute ikasleen gaitasun-profilaren diseinuan eta garapenean.

UPV/EHUn hainbat beka-deialdi kudeatzen dira, eta, horiei esker, kanpoko praktika akademiko ordainduak egiteko aukera dute ikasleek nazioko eta nazioarteko erakundeetan.