info_ENPLEGU_FOROA_Gipuzkoa_2024

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa

[2024KO EDIZIOA. 2025erako, INFORMAZIOA EGUNERATZEKO]

Aurkezpena

Forora bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea (epea: apirilaren 25a)

Ekitaldi honen helburua da UPV/EHUko ikaslegoaren eta egresatuen enplegagarritasuna hobetzea eta, halaber, gazte hauen eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.

Ekitaldian bi motatako jardunak egingo dira: batetik, enpresen mahai-inguruak sektoreka; eta, bestetik, enpresen eta hautagaien arteko harremanetan dautzatenak.

Foroaren testuinguru bera izango da hautagaiaren eta enpresaren arteko lehenengo kontaktua. Ekitaldia amaituta, enpresa partehartzaileek elkarrizketatu dituzten pertsonen CV-a izango dute, eta etorkizuneko aukeratze-prozesuetan kontuan hartu ahal izango dituzte, egoki iruditzen bazaie bederen.

Programa

ENPRESEN ETA UPV/EHUko TITULUDUNEN ETA MATRIKULADUNEN ARTEKO TOPAKETA
Data: apirilaren 25a
Ordutegia: 11:00 - 16:00
Enpresak: izena emateko (epea: otsailaren 1etik martxoaren 1a arte)
Enpresak: lan-eskaintzak erregistratzeko (epea: otsailaren 1etik martxoaren 1a arte)
Hautagaiak: forora bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea (epea: apirilaren 25a)
Lanbide
Erakunde laguntzailea