Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa 2026

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

UPV/EHU eta EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA SAILAREN ARTEKO AKORDIOA. UPV/EHUko 635 pertsonak lan-mundura txertatzeko, 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera.

Beken helburua

Helburua da beka honen onuradun diren ikasleak gehiago trebatzea, lanbide-profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten. Horretarako baliatuko da lan esperientzia ziurtatzeko aukera hau.

Martxan jartzeak emango die hezkuntza-mundutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera 635 pertsonari

Baldintzak

Programan parte hartzeko aukera izango dute:

  • 2025/2026 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.
  • 2025/2026 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu duten ikasleek.
  • 2026/2027 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.

Modalitatea eta bekaren kopurua

  • 3 hilabete jarraian praktikak enpresetan egitea 2026ean. 
  • 2025/2026 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta beka lortzen dutenek praktikak amaituko dituzte 2026ko urria aurretik, hurrengo aldietakoren batean: maiatza-ekaina-uztaila, ekaina-uztaila-abuztua edo uztaila-abuztua-iraila.
  • 2026/27 ikasturtean Graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta egonda beka lortu dutenek, praktikak 2026ko urrian, azaroan eta abenduan egingo dituzte.
  • 2025/2026 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu ondoren bekaren onuradun direnek, praktikak egingo dituzte 2026ko urria-azaroa-abenduan zehar.
  • Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euroko laguntza poltsa jasoko du hiru hilabeteko aldia amaitu eta gero, eta kopuru horri dagokion atxikipen fiskala kenduko zaio.
  • Orduak guztira: asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
  • Beka lortzen duen ikasleak praktika hasi aurretik banakako prestakuntza-saio batean eta orientazio profesionaleko informazio-saio batean parte hartu bearko du. 
  • Beken onuradunek hitzarmena sinatuko dute eta irakasle tutore baten eta instruktore baten laguntza izango dute.
  • Unibertsitateak bekadunari dagokion kopurua   ordainduko dio praktika amaitzen duenean eta Gizarte Segurantzari kotizazio arloan dituen betebeharrak beteko ditu, laguntzaren erakunde ordaintzaile gisa.

Prozedura

Ikastegiei beken kupoa esleitzeko, informazioa zabaltzeko eta hautagaien aukeraketa eta esleipena egiteko prozedura

  • Ikastegi bakoitzari esleitzea beken kopurua 2025/2026 ikasturtean matrikulatutako graduetako ikasle kopuruaren arabera.
  • Deialdi honi buruzko informazioa Praktikak eta Enplegua webgunean argitaratuko da. Ikastegi parte-hartzaileen zerrenda harremanetarako helbidearekin 2026ko apirilaren 10ean argitaratuko da.
  • Ikastegi parte-hartzaileek  informazioa zabalduko dute  enpresen artean, praktika eskaintza Praktiges aplikazioan sartu dezaten Enpresentzako Gida dokumentua jarraituz.
  • Ikastegiek hautagaien hautaketa egiteko irizpide objektiboak finkatuko dituzte (espediente akademikoa, kanpo praktiken arautegia betetzea, aurreko edizioan beka jaso ez dutenek lehentasuna izatea…).
  • Ikastegi parte-hartzaileek  informazioa zabalduko dute  beken hautagaien artean (graduko azken ikasturtean 2025/2026ean matrikulatutako pertsonak, graduko azken ikasturtean 2026/2027 ikasturtean matrikulatutakoen aurreikuspena, eta 2025/2026 ikasturtean ikasketak amaitu dituztenen aurreikuspena). 
  • Ikastegi parte-hartzaileek beken onuradunak hautatuko dituzte eta hautatuak izan direla jakinaraziko diete.
  • Beken onuradunek konpromisoa hartuko dute praktikak erakundean egiteko eta praktika hasi aurretik Unibertsitateko enplegu-zentroren batean alta emateko eta banakako prestakuntza-saio batean parte hartzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta.
  • Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat kupoaren %5a gorde da eta fakultate/eskola bakoitzari dagokio beka hauek esleitzea. Onuradunek egoera hori egiaztatu beharko dute Ezagaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzuan.  

Hitzarmenen kudeaketa, ikastaro osagarria eta praktiken garapena

  • 2025/2026 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizialeko tituluren bat lortu ostean beka lortu dutenek GAURen matrikulatu beharko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.
  • Praktika-hitzarmena sinatzen duten graduko azken ikasturtean matrikulatutako ikasleek ez dute titulua eskatuko praktikaldia amaitu arte.
  • Beken onuradunek enplegurako gaitasun profesionalei buruzko informazio-saio batera joan beharko dute.
  • Beken onuradunek Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmenak izapidetzeko ezarritako prozedura beteko dute. Zentroetan matrikulatutako ikasleen kasuan, hitzarmenak matrikulatuta dagoen ikastetxetik kudeatuko dira, eta ikasle tituludunen kasuan, hitzarmenak Kanpo Praktiken Beken Bulegoaren bidez  kudeatuko dira.
  • Beken onuradunek erakunde laguntzailean egingo dituzte praktikak, Hezkuntzako Lankidetza Hitzarmenean ezarritako egunetan, eta UPV/EHUko kanpoko praktika akademikoei buruzko araudia beteko dute.