info_GAZTE_EKINTZAILETZA_2024

GAZTE EKINTZAILETZARAKO BEKEN DEIALDIA, 2024

Deialdiaren helburua

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 35. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Baldintzak

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2021/2022, 2022/2023 edo 2023/2024) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2024/2025 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Bekaren zenbatekoa

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute (onuradunen ardurapean geratzen da PFEZaren ordainketari dagokion zenbatekoa deskontatzea, hala badagokio).

Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta ikastaro espezifikoa antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Eskaerak aurkeztea

Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2024ko urriaren 2ko 16:30ean amaituko.

OSO GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du, eskaeran jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hori behin jasota, igorri beharko da Gipuzkoako Enplegu Gunera (U02000343) UPV/EHUko Erregistro Elektronikoaren bidez (modu lehenetsia); edo, UPV/EHUren edozein Erregistro Orokorretan aurkeztuta (UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko erabakia (2007ko abuztuaren 3ko EHAA); bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki.

Aurreko pasartean adierazitako bideetatik telematikoki bete, erregistratu eta Gipuzkoako Enplegu Gunera bidali ez diren eskariak AURKEZTU GABETZAT JOKO DIRA.

Argibide gehiagorako

Edozein duda argitzeko:

  • Gipuzkoako Enplegu Gunea (Barriola eraikina)

943 01 59 46

enplegugipuzkoa@ehu.eus

Onartutako eta baztertutako hautagaiak

Atal honetan argitaratuko dira unean uneko ebazpenak eta zerrendak.

Beken esleipena

Atal honetan argitaratuko dira unean uneko ebazpenak eta zerrendak.