Praktikum eskuliburuak
UPV/EHUk aplikazio informatikoak ditu praktiken programen kudeaketa online egin ahal izateko. Curriculumeko praktikak kudeatzeko, PRACTICUM izeneko aplikazio informatikoa erabiltzen da, eta borondatezko praktikak kudeatzeko berriz, PRAKTIGES izenekoa; biak unibertsitateko GAUR sisteman integratuta daude.
Praktika gehienak ONLINE kudeatzen diren arren, badira bide hori jarraitzen ez dutenak, eta kasu horietan praktiken kudeaketa zuzenean ikastetxeko Praktiketako Arduradunak egiten du.