Ikasketa-planek hainbat gaitasun-mota jasotzen dituzte;horien artean zeharkako gaitasunak, garapen pertsonalarekin lotura handiagoa dutenak eta ezagutza-arlo espezifiko baten mende ez daudenak.
Zeharkako gaitasunak titulazio osoan zehar garatzen dira eskaintzen diren prestakuntza-inguruneetan (mintegiak, kanpoko praktikak, ikastaroak, besteak beste), eta enplegagarritasuna nabarmen sustatzen dute.
Ildo horretan, Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzak, Graduetako, Masterretako eta Doktoradutza programetako koordinatzaileekin lankidetzan, eta hezkuntzako adituen aholkularitzarekin, UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen katalogoa egin du.
Era berean, ikastaro osagarriak eta programak eskaintzen dira zeharkako gaitasunak garatzeko; horien artean, IKDGAZTE. Programa horretan, titulazio desberdinetako ikasleek kanpoko erakunde batek planteatutako erronkari erantzuten diote. Horrela, taldean lan eginez eta etika eta konpromiso sozialarekin, beste gaitasun hauek ere garatzen dira: autonomia eta autoerregulazioa, pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta informazioaren kudeaketa.