Kokapena

Kokapena

Gasteiz Arabako Lurralde Historikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da.

Eraztun berdea hiriaren bereizgarria da. Horregatik, Europako Batzordeak Europako Hiriburu Berde izendatuz saritu zuen 2012an.

Erdi Aroan sortutako Alde Zaharraren inguruan dago eraikita hiria, zeinak altxor desberdinak ezagutzeko ibilaldiak eskaintzen dituen; hala nola Andre Maria Zuriaren Plaza, Kordoi Etxea edota Santa Maria Katedrala.

Hiriko eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera ere izango duzu, non sukaldaritza tradizionalak eta abangoardiakoak bat egiten duten. Pintxoak jan ahal izango dituzu erdigunean aurki daitezkeen taberna ugarietan, kongresuaren egoitzatik bi minutura.

Arabako Campuseko hainbat eraikinetan egingo da kongresua:

Eraikinak elkarrengandik gertu daudenez, atseden hartzeko aukera izango duzu batetik bestera mugitzen zaren bitartean.

Mapa: https://www.google.com/maps/d/u/0/edit?mid=1aCLXoawexiR08JUBg-4MzQQWh88s-u4&usp=sharing

Arabako Campusa Gasteizko tren geltokiaren alboan dago. Kokaleku paregabe horrek aukera ematen du hiriko erdigunetik oinez mugitzeko. Behar izanez gero, tranbia edota autobusa ere erabili ditzakezu bertaratzeko.

Informazio gehiago hemen.