Tailerra

Itzulpengintza eta Interpretazioaren ikerketara aplikatutako adimen artifiziala

Tailer presentziala

Laburpena

Inoiz galdetu al diozu zure buruari nola adimen artifizialak (AA) itzulpengintzako eta interpretazioko ikerketa goitik behera aldatu dezakeen, eta nola emaitzen produktibitatea eta kalitatea areagotu ditzakeen? Tailer praktikoan, AAk arlo horretan akademikoei eskaintzen dizkien aukera ugarietako batzuk aztertuko ditugu; ideien sorkuntzatik datuen analisira eta literaturaren berrikusketara. Gainera AAren tresna berriak erabiltzen ikasiko dugu (ChatGPT baino treska askoz gehiago).

AAk joera berriak identifikatzen, ikerketa-patroiak aztertzen eta ikuspegi berriak aurkezten lagundu diezaguke. Baina ez hori bakarrik, dokumentu akademiko ugari aztertzeko aukera ere emango digu, bertan dagoen informazio esanguratsua ateratzeko eta inspirazioa inoiz baino azkarrago eta modu eraginkorrean hartu ahal izateko.

Zure ikerketa metodo kualitatiboetan oinarritzen al da? «AI has you covered!». Ez litzateke aparta izango elkarrizketak ziztuan transkribatu ahal bazenitu? Eta lehenengo notaketa automatikoa ezarri dituzun etiketen arabera egin ahalko bazenu?

Hara! Metodo kuantitatiboak izugarri gustuko dituzu? R edo Python-en analisi estatistikorako kodea sortzeko ideiak ikusiko ditugu. Gainera, ikertuko eta, are garrantzitsuago, praktikan jarriko ditugu hurrengo kontuak: grafikoak nola aztertu eta interpretatu, datu-erlazio konplexuak automatikoki nola aurkitu eta alde batera oso erraz utz daitezkeen ereduak nola azaleratu.

Bada, zer ekarriko du AAren iraultza honek ikerketa akademikoetara? Ahaztu zeregin tekniko eta konplexuez. AA horrelako lanez arduratuko da, eta zuk benetan garrantzitsuak diren zereginetan gogoa jarri ahalko duzu: emaitzak hausnartu, ikerketaren objektibitatea eta kalitatea hobetu eta denbora irabazi automatizatu ahal diren zereginak direla medio. Beste hitzetan, zure ikerketa goi-maila batera eramateko aukera eskaintzen dizu. Orainera etorriko al zara?

Ohar biografikoa

Vicent Briva-Iglesias itzulpen automatikoko eta makina-pertsona harremanetako ikerlaria da Science Foundation Ireland Centre For Research Training in Digitally-Enhanced Reality (d-real) fundazioan eta Dublin City University (DCU) unibertsitatean. DCUn «Lokalizazioa» irakasgaia irakasten du, baina baita ere «Sarrera bat Python-en itzultzaile eta hizkuntzalarientzat » eta «Lanbide-orientazioa» irakasgaiak Universitat Oberta de Catalunya unibertsitatean. Gizakietara bideratutako AAn oinarritzen da bere ikerketa, pertsonek dituzten gaitasunak handitzeko eta ahalduntzeko herlburuarekin. Vicenteren praktika profesionalak bere esperientzia akademikoari eragiten dio, AWORDZ Language Engineering Ltd zuzentzen baitu, hizkuntzaren ingeniaritza, lokalizazioa eta nazioartekotze zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa txikia.