Bidaia eta egonaldia

Bidaia eta egonaldia

Joan-etorriak

Gasteizko aireportu internazionala (VIT) hiritik 9 kilometrotara dago eta hainbat hirirekin ditu loturak. Aireportutik hirira joateko autobusak daude.

Bilboko aireportutik (BIO) ere bidaia daiteke, lotura gehiago baititu. Bilbotik Gasteizera iritsi ahal izateko autobusa hartu behar da irteeren gunean dagoen geltoki bakarretik, eta 25 minutuan Bilboko intermodalera iritsiko zara. Bertan, Gasteizera iristeko 45 minutu behar dituen beste autobus bat hartu beharko duzu. Garestiagoa den beste aukera bat taxia hartzea da.

Renferen webgunea kontsulta dezakezu tren bidez Espainiako beste hiri batzuetatik dauden loturen berri izateko.

Autobusei dagokienez, ALSAk lineak ditu Espainiako hiri eta aireportu nagusiekin; esate baterako, Adolfo Suarez Madrid-Barajas-ekin. Gasteizko autobus geltokitik hirigunera mugitzeko aukera onena tranbia da.

Gasteizera nola iritsi jakiteko informazio gehiago hemen.

Egonaldia

Gasteizko ostatu gehienak kongresuko egoitzatik (Arabako Campusetik) hurbil daude.

Hemen dituzu hotel eta apartahotelen hainbat aukera:

Izena

Kategoria

(izarrak)

Distantzia

(minutuak)

Prezioa gaueko

(logela estandarra)

Silken Ciudad de Vitoria 4 13 100
NH Canciller Ayala 4 11 90
Kora Green City 4 6 68
ABBA Jazz 3 9 80
Dato 2 8 50-60
Nirea 2 8 90
Arts 2 14 55
Centro de Vitoria 2 10 35
Vas Vitoria   8 45