Babesleak

Babesleak

Itzulpengintza eta Interpretazio Ikasketen Iberiar Elkartearen (AIETI) kongresua da. Elkartea 2003ko otsailean sortu zen.

Harrezkero, elkartearen jarduna helburu orokor hauen ingurukoa izan da.:

  • Itzulpengintza eta Interpretazioan gogoeta eta truke zientifikoa sustatzea.
  • Itzulpengintzako ikasketak hedatzea.
  • Prestakuntzaren etengabeko hobekuntza suspertzea, ingurune profesionaletako itzulpengintzaren kalitatea ere areagotuz.

Elkartea hazi egin da banakako bazkideen eta erakunde bazkideen bultzadari esker, bai eta ondoz ondoko zuzendaritza batzordeei esker ere. Ez izan zalantzarik eta kontsultatu webgunea AIETIri buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.

Bi urtez behin egiten diren kongresuak dira aukera onena kideek elkar ezagutzeko, loturak eraiki eta arazoak lankidetzan konpontzen baitituzte. 

Orain arte, kongresu honen 10 edizio egin dira:

  1. 2003an: Sortze kongresua Granadako Unibertsitatean. 
  2. 2005ean: «Formación, investigación y profesión», lehenengo kongresua Madrilen (Universidad Pontificia de Comillas). 
  3. 2007an: «Mediación lingüística y cultural en el siglo XXI», lehenengo edizioa Katalunian (Universitat Pompeu Fabra). 
  4. 2009an: «Traducir na fronteira», Galiziako lehen kongresua (Universidade de Vigo).
  5. 2011n: «Actualidad e Investigación en los Estudios de Traducción e Interpretación», kongresua Valentziako Erkidegora iritsi zen (Universitat Jaume I).
  6. 2013an: «Traducimos desde el Sur», uharteetako lehen edizioa (Universidad de Las Palmas de Gran Canaria). 
  7. 2015ean: «Nuevos horizontes en los Estudios de Traducción e Interpretación», Universidad de Málaga.
  8. 2017an: «Superando límites», Universidad de Alcalá. 
  9. 2019an: «Translatum Nostrum — El mestizaje desde el Mediterráneo», Universidad de Alicante. 
  10. 2022an, pandemiaren ondorioz urtebete atzeratu ondoren: «Circum-navegaçôes transtextuais e culturais», orain arte Portugalen egindako edizio bakarra (Universidade do Minho).
2024an, AIETIren kongresua euskal lurretan izango da lehenengoz.