Kokapena
Gasteiz Arabako Lurralde Historikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da.
Eraztun berdea hiriaren bereizgarria da. Horregatik, Europako Batzordeak Europako Hiriburu Berde izendatuz saritu zuen 2012an.
Erdi Aroan sortutako Alde Zaharraren inguruan dago eraikita hiria, zeinak altxor desberdinak ezagutzeko ibilaldiak eskaintzen dituen; hala nola Andre Maria Zuriaren Plaza, Kordoi Etxea edota Santa Maria Katedrala.
Hiriko eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera ere izango duzu, non sukaldaritza tradizionalak eta abangoardiakoak bat egiten duten. Pintxoak jan ahal izango dituzu erdigunean aurki daitezkeen taberna ugarietan, kongresuaren egoitzatik bi minutura.
Arabako Campuseko hainbat eraikinetan egingo da kongresua:
- Osoko bilkurak eta posterrak Letren Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira.
- Aldi bereko saioak Micaela Portilla Ikerguneko areto desberdinetan egingo dira.
- AA tailerra Elurreta eraikinean egingo da.
- Otorduak Unibertsitate Pabiloiko jangelan izango dira.
Mapa: https://www.google.com/maps/d/u/0/edit?mid=1aCLXoawexiR08JUBg-4MzQQWh88s-u4&usp=sharing
Arabako Campusa Gasteizko tren geltokiaren alboan dago. Kokaleku paregabe horrek aukera ematen du hiriko erdigunetik oinez mugitzeko. Behar izanez gero, tranbia edota autobusa ere erabili ditzakezu bertaratzeko.
Informazio gehiago hemen.