Proposamenak
Zure komunikazio proposamenak eta posterrak jaso ditugu. Lana AIETIren edozein hizkuntzatan (katalana, gaztelania, euskara, galiziera eta portugesa) edo ingelesez onartu ditugu.
Lanaren laburpenak 300 hitz eduki behar ditu gehienez, bibliografia barne.
Jarraian, proposamenetako inprimakia aurkituko duzu. Inprimakiarekin batera, biografia labur bat (100-150 hitz) erantsi behar duzu, komunikazioaren egile bakoitzeko bat.
Kongresuko edozein hizkuntzarekin eta itzulpengintzako edo interpretazioko ikerketarekin zerikusia duten lanak aurkez ditzakezu. Alabaina, proposamenak kohesionatzen laguntze aldera, inprimakian hainbat gai ildo jaso ditugu, eta horien artean aukeratu beharko duzu. Honako hauek dira gai ildoak:
- Hurbilketa linguistikoak
- Kognizioa eta ikerketaren metodologia
- Genero, ideologia eta kultura ikasketak
- Interpretazioa
- Ikus-entzunezkoak eta irisgarritasuna
- Lanbidea eta didaktika
- Teknologia, lokalizazioa eta tresnak
- Itzulpengintzaren teoria eta historia
- Terminologia, corpusak eta espezialitate hizkuntzak
- Itzulpengintza zientifiko-teknikoa eta sanitarioa
- Itzulpengintza juridikoa, administratiboa, ekonomikoa, komertziala eta zinpekoa
- Itzulpengintza literarioa eta editoriala
20 minutu izango dituzu onartutako komunikazioak ahoz aurkezteko, eta beste 10 minutu, bertaratuekin iritziak trukatzeko.
Poster bat aurkeztu baduzu, saio berezi batean aurkeztu ahal izango diezu bertaratuei.