«Jentil» saria

«Jentil» saria kongresuan aurkeztutako komunikazio onenari

Doktoretza-ikasleen eta doktore berrien ikerketa-lanaren dibulgazioa sustatzea da sari honen helburua.

Oinarriak

Doktore-tesia oraindik defendatu ez duen edo 2023ko urtarrilaren 1az geroztik defendatu duen edozein pertsona aurkez daiteke (AIETIko bazkide izan zein ez).

Sarian parte hartu nahi duten izangaiek horrela adierazi beharko dute izena emateko inprimakia bidaltzen dutenean (doktorego-programako matrikularen ziurtagiria beharko da edo 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren doktoretza amaitu izanarena).

Sarira autore bakar gisa eta komunikazio bakarrarekin aurkeztu ahal izango da.

Komunikazioak adituen batzorde batek ebaluatuko ditu, kongresuko antolatzeek proposatutakoa. Batzordeak beharrezkotzat jotzen duen aholkularitza eskatzen ahalko du ebaluatzeko orduan. Bai komunikazioen edukia eta bai ahozko aurkezpena, biak hartuko dira kontuan. Ez da jakitera emango batzordeko kideen osaera.

Batzordearen erabakia apelaezina izango da eta kongresuaren azken egunean jakinaraziko da.