PRAKTIGES-JARRAIBIDEAK

Praktiges

Aplikazioa erabiltzeko jarraibideak

Esteka honetatik EHUko ikastetxeen zerrenda bistaratuko da. Hemen ikus daiteke interesatutako zentroarekin praktika prozesua Internet bidez egin daitekeen edo arduradunarekin harremanetan jarri behar den zuzenean. Gainera, ze praktika mota desberdin dauden ikus daitezke.

Praktika bat eskaintzen den lehenaldia bada, sisteman alta ematea egin beharko da “Enpresa berri bat erregistratu” ataletik.

Aurretik erregistroren bat egon bada zure enpresaren izenean, bere garaian adierazitako harremanetarako datuak bistaratuko dira, eta erregistro berriak editatu, aldatu edo sortu ahal izango dira eskuliburuan adierazten diren pausuak jarraituz.

Hau eginda, praktika eskaini nahi den ikastetxean baimena eskatu beharko da. Baliozkotze zain geratuko da, arduradunarekin harremanetan jartzea komenigarria izan daiteke eta GAURen sarbide gakoake mailez  jaso arte itxaron.

GAURren gakoak badituzu, zuzenean sar zaitezke esteka honetatik.