info_MANUEL_LABORDE_WERLINDEN_SARIA

MANUEL LABORDE WERLINDEN XVIII. SARIA (2018)

"Manuel Laborde Werlinden Saria" deialdiaren hemezortzigarren edizioaren irekiera, ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa-ekimenak laguntzeko eta sustatzeko.

HELBURUAK

  • Unibertsitatearen igurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu.
  • Unibertsitarioen indar berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz.
  • Ekimen berrien garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-zerbitzu adituak eskainiz.

Berritzailetzat honako proiektu hauek hartuko dira:

  • Oinarri Zientifiko-Teknologikoa duten enpresa berriak.
  • Ezagutza espezifikoan oinarrituriko enpresak, berriak diren sektoreetara zuzenduak.

NORI ZUZENDUA

  • UPV/EHUko ikertzaileei zein irakasleei edota ikastetxe laguntzaileei.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoei edo haren titulu ofizial bat dutenei (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra).
  • UPV/EHUrekin edo ikastetxe laguntzaile batzuekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresei.

Hori guztia, Gipuzkoako lurralde historikoan enpresa-proiektuak garatzeko eta abian jartzeko asmoarekin.

HAUTAGAIEN BALORAZIOA

  • Ekimena sustatzen duen taldea.
  • EHUren medioz ezagupen eskaintza.
  • Produktu / Zerbitzu / Prozesuaren berrikuntza maila.
  • Merkaturatzeko aukerak eta jarduera-sektorearen interesgarritasuna.

AURKEZPEN EPEA

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 19an bukatuko da.

SARIAK

Lehen saria:

  •  7.000 euro esku-dirutan.
  • 60.000 euro arteko laguntza jaso dezakete, Proiektu berritzaileak eta oinarri zientifiko-teknologikoa dutenak, euren egitasmoa babesteko eta abian jartzeko BIC GIPUZKOA BERRILANek kudeatzen dituen laguntzetatik. Laguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua eta SPRIk TXEKINTEK/EKINTZAILE edo BARNETEKIN programen bidez antolatzen dituzte.

  • “Joxe Mari Korta” Zentroan espazio bat esleitu bazaizu, ez duzu han egoteagatik tarifarik ordaindu beharko lehenengo urtean.

Bigarren saria:

  • 3.000 euro esku-dirutan.
  • 60.000 euro arteko laguntza jaso dezakete, Proiektu berritzaileak eta oinarri zientifiko-teknologikoa dutenak, euren egitasmoa babesteko eta abian jartzeko BIC GIPUZKOA BERRILANek kudeatzen dituen laguntzetatik. Laguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua eta SPRIk TXEKINTEK/EKINTZAILE edo BARNETEKIN programen bidez antolatzen dituzte.

 

Gainera, bi sariei ondorengoa egokituko zaie:

  • Komunikabideen zabalkundea: UPV/EHU eta BIC GIPUZKOA BERRILANetako WEBak, Campusa unibertsitateko aldizkaria, ANCES eta EBN Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroen sare espainiarraren eta europarraren informazio-buletinak.
  • Sariari dagokion garaikur bat ematea.

HARREMANETARAKO

ENTREPRENARI GUNEA - BIC Gela
Joxe Mari Korta Zentroa
Tolosa hiribidea, 72, O. solairua
20018 DONOSTIA

Tel.: 943-015 473/ 943-000 999
Emaila: entreprenari@entreprenari.com
Kontaktua: Lorea Varona

Informazio osagarria