LEHEN AUKERA bekak
Lehen Aukera 2012/2013ko tituludun unibertsitarioei diru-laguntzak emateko deialdia da. Helburua prestakuntza hobetzea da, enplegu kualifikatuan aritzeko behar diren ezagutzak areagotzeko. Prestakuntza programa hau honela dago osatuta: ikasketa osagarrien ikastaro bat (teorikoa) eta 3 hilabetetako prestakuntza jarduerak enpresetan. Guztira, 345 beka emango dira, haietariko 17 ezgaitasunak dituzten tituludunei. Aukeraturiko pertsonek 1.500 euroko laguntza jasoko dute eta Gizarte Segurantzaren erregimen Orokorrean sartuko dira. Prestakuntza programa utziz gero amaiera baino lehenago, egindako denborari dagokion diru kopurua jasoko da, baldin eta UPV/EHUko tutore arduradunaren txostena aldekoa bada. Joan-etorriei dagozkien gastuak bekadunak ordainduko ditu, baita otordu eta ostatu gastuak.
BALDINTZAK
Orokorrak
- EAEko udal batean erroldatuta egotea deialdia argitaratu baino lehen.
- 2012/2013 ikasturtean lortutako UPV/EHUko titulu ofizial bat (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo masterra).
- Izena emanda izatea Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua eskatzeko.
- Atzerritarren kasuan, egoitza legala izatea espainiar lurraldean.
Akademikoak
- Aukeraturikoek 2,5 ECTS kredituko (25 ordu) prestakuntza ikastaro osagarri teorikoaren matrikula egin beharko dute eta atal teorikoan ebaluazio positiboa eskuratu, enpresetan praktikak egin ahal izateko.
DOKUMENTUAK
- NAN, AIZ edo pasaportea.
- Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua eskatzeko izena eman duela ziurtatzen duen agiria.
- Deialdian parte hartzeko bidea ematen duen titulazioko ziurtagiri akademikoa.
- Hizkuntzen jakite mailari dagozkion agiriak.
- UPV/EHUko titulu ofizialaren kopia soila edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria (hau bakarrik UPV/EHUko Erregistro Orokorren bidezko eskaeretarako).
ESKARIAK AURKEZTEKO ERA
Eskariak, ahal dela, bide telematikotik egingo dira, GAUR (http://gestion.ehu.es/gaur) plataformaren bidez eta "Lehen Aukera" deialdian sartuta. GAURen sartu ahal izateko UPV/EHUk bere ikasleei ematen dien LDAP sartu behar da. Gogoratzen ez duenak, bere ikastegiko idazkaritzan eska dezake.
Eskaria UPV/EHUko Erregistro Orokorretan aurkeztu nahi bada, galdetegi hau bete behar da. Gutunazalean helbide hau ipini behar da: Enplegu Gunea (Basoko Etxea, Lehendakari Agirre 81, 48015 Bilbo).
EPEA
Eskariak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 14ean bukatuko da.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
Lehenengo fasea:
Titulazio bakoitzeko batez besteko nota altuenari 90 puntu emango zaizkio eta gainerako puntuak proportzionalki banatuko dira.
Hizkuntzen ezagutzagatik gehienera 10 puntu emango dira hurrengo puntuazioa hartuta:
B1 maila 1 puntu
B2 maila 2 puntu
C1 maila 3 puntu
C2 maila 4 puntu
Bigarren fasea:
Aurkezten diren pertsonen egokitasuna aztertuko da, hau da, hautagai bakoitzak duen prestakuntza zein neurritan den egokia "Lehen Aukera" programan parte hartzen duten enpresetan praktikak egiteko.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
- Telefonoa: 94 601 71 50
- Emaila: lehenaukera@ehu.es
- Helbidea: Bizkaiko Enplegu Gunea (Basoko Etxea, Agirre lehendakariaren etorbidea 81, 48015 Bilbao).
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK
Argitara ematen dira onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrendak.
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK
Argitara ematen dira onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrendak.
BEHIN BEHINEKO PUNTUAZIOAREKIN ONARTUEN ZERRENDA
Argitara ematen da behin-behineko puntuazioarekin onartuen zerrenda.
BEHIN BETIKO PUNTUAZIOAREKIN ONARTUEN ZERRENDA
Argitara ematen da behin betiko puntuazioarekin onartuen zerrenda.
BEKADUNEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
Argitara ematen da bekadunen behin-behineko zerrenda; baita ere, ikastarorako lekuen eta ordutegien zerrenda.
OHARRA: ARAZO INFORMATIKOEN ONDORIOZ, BEKADUNEN ZERRENDA EZIN IZAN DA BERE OSOTASUNEAN ARGITARATU. HORI DELA ETA, DATOZEN EGUNOTAN ARGITARATU AHAL IZANGO DIRA ZERRENDAK BEKADUN GUZTIEKIN. BARKA ERAGOZPENAK.
BEKADUNEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Argitara ematen da bekadunen behin betiko zerrenda.