HAZILAN proiektua
HAZILAN proiektua Garapenek eta tokiko hogei bat garapen-agentziak kudeatzen dute, eta Euskadiko gazteen eta enpresen eskariei erantzuteko sarea eskaintzen dute, laneratzea eta garapen ekonomikoa sustatzeko. Garapen agentziak Euskadiko toki-erakundeek eratutako erakundeak dira, eta beren udalerri eta eskualdeen garapen ekonomikoa sustatzea dute eginkizun nagusi. Horretarako, garatzen dituzte askotariko proiektuak: lana lortzeko aukerak hobetzeko proiektuak, enpresen sorkuntza sustatzeko proiektuak, lehiakortasuna hobetzeko eta proiektu estrategikoen garapena sustatzeko proiektuak…
Zer da Hazilan?
- Enplegurako bidea
Hazilan proiektua laneratze bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da. Norentzat? 20-44 urte dituzten gazte kualifikatuentzat.
- Enpresa-proiektu errealak
Hazilan proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera, pertsona kualifikatu batzuk hautatu eta baliabideak eta prestakuntza jasoko dituzte, enpresa-proiektuarekin motibatuta eta inplikatuta egongo den talde batean sartzeko beharrezkoak direnak.
- Ekimen berritzailea
Hazilanek metodologia berritzailea dakar, gaitasun pertsonalen eta enpresa-proiektuaren araberako ibilbide pertsonalizatu batekin. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzen dira eta, bestetik, aukera eskaintzen da lanpostuari lotutako prestakuntza espezializatua jasotzeko, enpresan praktikak egiteko edota enpresako proiektuak garatzen parte hartzeko.
- Enplegurako lau fase
Parte-hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara era malguan egokituta dauden lau faseko ibilbide bat proposatzen du Hazilan proiektuak: Aktibatu, Kokatu, Lanekin eta Talentu Ihesa.
- Hazilanen parte hartzeko beharrezkoa da:
- 20-44 urte izatea.
- Unibertsitate-titulu bat izatea edota goi-mailako heziketa-ziklo bat egina izatea.
- Langabea izatea.