Jon Mikel Luzarraga Martin

Jon Mikel Luzarraga Martin

Jon Mikel Luzarraga Pedagogo, Gizarte-Hezitzaile, Hezkuntza Zientzietan doktore eta UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle atxikia da, eta bere irakaskuntza, batez ere, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako graduetan garatzen du. Bere prestakuntza Hezkuntzako Multiligüismo Masterrarekin osatzen da.

Bere ikerketa-ildo nagusia eskola eraginkortasunarekin eta hobekuntzarekin lotuta dago. Bertan, bere doktore-tesia garatu du, hainbat artikulu argitaratu ditu, kongresuetan parte hartu du eta Hawaii at Manoako Unibertsitatean (Estatu Batuak) egonaldi bat egiteko aukera izan du.

Proiektu nazionaletan parte hartu du, hala nola MICCINek finantzatutakoan, MINECOG14/27 izenekoan, “Estudio longitudinal y contextualizado de centros escolares de muy alta y muy baja eficacia: diseño de acciones de mejora escolar” eta nazioartekoan, nabarmenduz Marie Sklodowska-Curie Actions Europako deialdiaren barruan partehartutakoa, CybSpeed H2020-MSCA-RISE-2017 izenekoa. Proiektu honeetan hainbat egonaldi internazionalak egiteko aukera izan du, hala nola, Greziako eta Bulgariako hainbat erakundetan.

Aldi berean, hainbat talde eta batzordetan parte hartzen du, beste unibertsitate eta elkargo profesional batzuekin batera, Gizarte Hezkuntzako lanbidea hobetzeko. Bertan proiektuak, ekimenak eta ekintzak garatzen ditu unibertsitatearen barruan zein kanpoan.

Auzo Lana Hezkuntzan (ALHE) taldeko kidea da 2022tik.

ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3665-552X

Kontaktua: jonmikel.luzarraga@ehu.eus