Oihana Otazu Pedagogian lizentziatua, EHU/UPVko Donostiako Filosofia, Antropologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta AGIPAD elkarteko gizarte hezitzailea da. Bere irakaskuntza bereziki Haur zein Lehen Hezkuntzako eta Pedagogiako graduetan burutzen du. Gizarte hezitzaile gisa 18 urte daramatza AGIPAD elkartean, zehazki “Haurtxoak” zentruan. Elkarte berean, azken hiru urteetan ikerketa alorreko arduraduna da eta praktiketako kanpo koordinatzaile ere izan da EHU/UPVko Gizarte Hezkuntzako ikasleekin.
Ikerketa alorrean, Psikodidaktikan doktoradutza burutzen ari da, bere ikerketaren ildo nagusia Euskadi mailan, bazterkeri egoeran dauden emakumeen zein bere umeen egoeraren analisia egitera orientaturik dago. Kongresu desberdinetan egon izan da, komunikazio desberdinak aurkeztuz.
2022tik Auzo Lana Hezkuntzan (ALHE) taldeko kidea da.
Kontaktua: oihana.otazu@ehu.eus