Garazi Ormazabal Arizkorreta

Garazi Ormazabal Arizkorreta

Garazi Ormazabal UPV/EHUk doktore aurreko ikerlaria da, “PIF UPV/EHU: 2021” deialdiaren baitan kontratatua. Hezkuntza Berrikuntzaren arloan, bere doktoretza tesia EAEko Eskola Txikietan kokatzen da. Zehazki, eskola hauetan jarraitzen dituzten gako pedagogikoak aztertzen ari da. Metodologia berritzaileak, ikasleen ahalduntzea eta haurrekin burututako ikerketak dira bere interes-ildoak. Formakuntzari dagokionez, Lehen Hezkuntzako Graduko eta Hezkuntza Bereziko aipameneko ikasketak izateaz gain,  Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra burutu zuen. Bere lan-ibilbidean, hezkuntza formalean, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa, zein hezkuntza ez formalean, aisialdiko begirale gisa izandako esperientzia nabarmentzen da. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik sortutako “Etorkizuna Eraikiz” proposamenaren baitan, “Gipuzkoa eskolako ondare pedagogikoa” izena hartzen duen proiektuan esku hartzen du.
 

ORCID ID: https://orcid.org/my-orcid?orcid=0000-0002-2554-9484

Kontaktua: garazi.ormazabal@ehu.eus