Andoni Arguiñano Madrazo

Andoni Arguiñano Madrazo

Andoni Arguiñano Doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea atxikia da, Didaktika eta Eskola Antolakuntzako sailan. Horrez gain, irakasle agregatu izateko akreditazioa eskuratu 2022tik. 

Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduetako irakasle izateaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterrean ere irakasle izan da azken urteetan.

Formakuntzari dagokionez, Kirol-jarduera fisikoetako teknikaria da (2010). Bestetik, Lehen Hezkuntzan graduatua da, Hezkuntza Bereziko aipamenarekin (2014). Jarraian, Hezkuntzaren Psikologiako eta Didaktika Espezifikoetako masterra egin zuen (2015) eta 2019an doktoratu zen.

Nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartu du (Horizon 2020, 2017-2021), baita autonomia-erkidegoko (2018) edo probintziako (2021- 2023) proiektuetan ere. Egonaldiak egin ditu Bulgarian eta Grezian Cyber-Physical Systems for PEdagogical Rehabilitation in Special EDucation (CybSPEED) ikerketa-taldearekin, Europar Batasunak finantzatutako MSC-RISE-2017-77720 proiektuaren ikertzaile gisa.

Bere ikerketa-ildo nagusia hezkuntza berrikuntza da.
 

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-9585-8303

Kontaktua: andoni.arguinano@ehu.eus