Leire Murua Arraiza

Leire Murua Arraiza

Leire Murua Arraiza UPV/EHUko doktore aurreko ikerlaria da, “Doktoratu Aurreko Ikertzaileak Prestatzeko Programa: 2023-2024” deialdiaren baitan kontratatua. Bere unibertsitateko formakuntza ibilbidea 2016.urtean hasi zuen Lehen Hezkuntzako Gradua burutuz, Hezkuntza Bereziko aipamenarekin (UPV/EHU) 2020.urtean, “Gizarte eta Hezkuntza Eremuko Ikerketa Masterra (UPV/EHU)” burutu zuen. Ibilbide honi jarraiki, gaur egun “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak doktoregoa (UPV/EHU)” programako ikasle da. Bere doktoretza tesia Amara Berri Sistemaren inguruan kokatzen da. Besteak beste, Sistema honen partaide diren sareko ikastetxeetan ikasleen ahalduntzea errazten duten gako pedagogikoak aztertzen ari da.  Horrez gain, taldeak kontratatutako ikertzailea izan da, eta gaur egun aktiboki parte hartzen du ikerketa-taldeak abian jarritako ikerketa-proiektuetan. Bere interes nagusienak Hezkuntza Berrikuntza, Eskola Inklusiboa eta Hezkuntza Publikoa/Eskola Segregazioa dira.

 

ORCID ID: https://orcid.org/0009-0002-0847-721X

Kontaktua: leire.murua@ehu.eus