accidente_trabajo_taxi_ambulancia

Taxi edo anbulantzia, AZP edo MUFACE ez den irakaslearen lan istripua gertatzen bada

Lan istripu bat gertatzen bada, taxia edo anbulantzia eskatu dezakegu 900 50 60 70 telefonoan.

Mutualiak eta Radio Taxirekin daukan akordioari esker, taxi bat aukeratzen badugu, ez EHUk ezta langileak ere, ez dute ordaindu beharrik izango. Baldintza bakarra, eskamena 900 50 60 70 telefonoaren bidez egitea da.

Anbulantzia eskatzean (dohainik ere) galdera batzuk egingo dizkigute 900 50 60 70 telefonotik. Erantzunak eskura edukitzeko eta eskaera azkar egiteko, hurrengo galderak erantzun behar izango ditugu:

  • ENPRESAREN DATUAK
    • Izena
    • Telefonoa
    • Helbidea
  • LANGILEAREN DATUAK
    • Izen-Abizenak
    • Adina
    • NAN
    • Telefonoa
  • ISTRIPUA IZAN DUENAREN EGOERA
    • Konortea galdu du?
    • Arnasa ondo hartzen du?
    • Odola galtzen ari da?
    • Gertakizunaren deskribapen laburra
    • Gorputzaren atala

900 50 60 70 LINEA (24 h.)

Istripua gertatzen denean:

OSO LARRIA bada deitu 112 zenbakira. Ezagutzera emaiozu Mutualiari eta kudeaketa erraztuko dizu.

LARRIA bada deitu 900 50 60 70 zenbakira; mediku koordinatzaileak istripuaren larritasunaren arabera anbulantzia normala edo medikalizatua mugiaraziko du. Anbulantziak istripua izan duen langilea gure sorospen-zentro batera eramango du. Istripua izan duen pertsonak NAN edo bestelako nortasun agiria eraman beharko du, baita OSASUN LAGUNTZAKO PARTEA ere. Istripua izan duen pertsona konortea galduta edo hitz egiteko arazoa edukiko balu, garrantzitsua da beste norbaitek laguntzea.

Istripua atzerrian (+34 91 75 15 50):

Osasun-langileek mediku-asistentziarako eta, beharko balitz, istripua izan duena aberriratzeko jarraibideak emango dituzte. Atzerrira lekualdatuko diren enpresa eta langileentzako informazioa: Aldez aurretik egin behar diren izapideak eta kudeaketak kontsultatzeko, jo ezazu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera eta Gizarte  Segurantzaren Institutu Nazionalera.