Ergonomia

ergonomia

Ergonomia

Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren arabera, ergonomia "lanaren eta pertsonen arteko harremanez arduratzen den teknologia" da. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, berriz, ergonomia "biologia-zientziak eta ingeniaritza aplikatzea da, lana eta pertsona ahal bezain ongi egokitu daitezen; horren onurak eraginkortasunean eta gizakiaren ongizatean neurtzen dira".

Ergonomia-kontzeptua, beraz, zientzia edo teknologia gisa ulertu daiteke. Zientziatzat hartzen da jakintza arlo ugari elkartzen dituelako eta horien bidez lanpostua pertsonara egokitzeko diseinurik onena bilatzen delako; eta teknologia ere bada, jakintza horiek aplikatzeko eta erabilera egokiena emateko bideak bilatzen direlako.