Osasuna zaintzea

vigilancia_salud

Osasuna zaintzea

Osasunaren zaintza jardueren multzoa da, osasunaren nahasmenak, batik bat, lanari lotutakoak hautemateko ezarri dena. Prozedura baten bidez, norbanakoaren edo taldearen informazioa jasotzen eta aztertzen da sistematikoki.

Norberaren osasunaren zaintza, edo osasun-zaintza, medikuntzako prozedurak eta probak egiteari esaten zaio. Horien bidez, lanak eragindako kalteak hautematen dira eta lantokian kasu bakoitzari lotutako kausak zehaztu nahi dira.

Taldearen osasunaren zaintzak langileen osasun-egoera ezagutzeko aukera ematen du, esate baterako: gaixotasunak eragindako hilkortasunaren joerak, maiztasunak eta larritasuna hautematea, arriskuaren kausa-ondorio harremanak identifikatzea, prebentzio-proposamenak zehaztea eta osasuna bultzatzea, proposamenen artean lehentasunak ezartzea eta horien aplikazioaren emaitzak ebaluatzea.