Arlo Teknikoaren funtzioak
Arlo Teknikoak honako eginkizun hauek izango ditu:
- EHUko zentroen arriskuak ebaluatuko ditu.
- Medikuntzako osagairik ez duen prebentzio-jardueraren plangintza egingo du, egokitzat jotzen dituen programak eta planak eginez.
- Istripuak eta gorabeherak aztertuko ditu, kausak ezagutzeko eta ezabatzeko.
- Egokitzat jotzen dituen ikuskaritzak egingo ditu.
- Estatistikak egingo ditu, industria-segurtasuna eta higiene arloetan.
- Ekintza zuzentzaileak proposatuko ditu.
- Larrialdi-planak diseinatu eta koordinatuko ditu.
- Bere espezializazio arloari dagozkion gaietan trebatzeko proposamenak egingo ditu.
- Ikuskaritza teknikoak eta kudeaketari buruzkoak egingo ditu. Halaber, obra berrien, segurtasun-arauen, lan-jardueren eta prozeduren gaineko kontrolaz arduratuko da.
- Unean uneko araudiaren arabera, eskatzen zaizkion eginkizunak egingo ditu.
Arlo Teknikoko langileek dagozkion prebentzio-eginkizunak egingo dituzte lan-segurtasun eta industria-higiene arloetan. Diziplina horietan lanak egiteko azpikontratuak egin ahal izango dira noiz edo noiz, behar bezala baimendutako eta egiaztatutako zentroekin.