Larrialdien kudeaketa
Prozedura honen helburua Autobabeserako Planak egiteko, garatzeko, ezartzeko eta mantentzeko gidak ezartzea da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) langileei, erabiltzaileei eta ondasunei babes eraginkorra eskaintzeko. UPV/EHUko ikastegi bakoitzak Autobabeserako Plan bat izango du. Halaber, UPV/EHUk ikastegien autobabeserako planak koordinatzeko plan bat prestatuko du eremu erkide batean kokatutako eraikinak hustea beharrezkoa denerako.