area_sanitaria_funciones

Osasun Arloaren eginkizunak

Osasun Arloari dagokio osasuna zaintzea, eta ergonomiari eta psikosoziologia aplikatuari lotutako eginkizunak egitea.

EHUren Berezko Prebentzio Zerbitzuak osasuna zaintzeko lanak egingo ditu, Prebentzio Zerbitzuen osasun-jarduerei buruzko  araudiaren (uztailaren 27ko 306/1999 Dekretua; 1999ko abuztuaren 20ko EHAA, 159 zk.) eta ergonomiari eta psikosoziologiari buruzko araudien arabera.

Beraz, Arlo honek honako eginkizun hauek izango ditu:

  • Osasuna zaintzea eta sustatzea. Horretarako, mediku-azterketak egingo ditu, osasunaren zaintza-lanen eta arriskuen ebaluazioen emaitzak aztertuko ditu, haurdun dauden edo erditu berri duten emakumeen eta bereziki sentikorrak diren langileen kasuetan arriskuak neurtuko ditu, eta larrialdiko arretak eta lehen laguntzak antolatuko ditu.
  • Osasuna dela eta, EHUko langileen absentzia kudeatzea eta kontrolatzea, gaixotasunaren edo absentziaren eta lantokietan egon daitezkeen osasun-arriskuen arteko harremanak identifikatu ahal izateko.
  • Epidemiologia zaintza egitea.
  • Giza harremanak, estresa eta depresioa zaintzea.
  • Lan-baldintzak antolatzea, lanpostua diseinatzea, esfortzu-mugak zehaztea eta lantokiko giroa zaintzea.
  • Eskuratutako emaitzen analisia eta ebaluazioa egitea.
  • Hala eskatuta, antzekoak diren beste eginkizun batzuk egitea eta baita indarrean dagoen araudian aurreikusitakoak ere.

Behar bezala egiaztatutako eta baimendutako zentro espezializatuak azpikontratatu ahal izango dira, Zerbitzuaren oinarrizko osasun-jardueraz gaindiko zerbitzuak egiteko eta diagnostiko-teknika osagarrietarako.