proteccion_maternidad

Amatasunaren babesa

Haurdun dagoen langilearen, erditu berri dagoen langilearen eta haurra edoskitze sasoian daukan langilearen laneko segurtasun eta osasuna zenbait arautan dago jasota. Laneko arriskuei buruzko 31/1995 Legeak, 26. artikuluan, dio arriskuen ebaluazioak zehaztu behar dituela, arrisku jakin bat izan dezakeen edozein jardueratan, haurdun dauden langileei edo erditu berri diren langileei dagokienez, langileen edo fetuaren osasunean eragin negatiboa izan dezaketen laneko agente, prozedura edo baldintzen izaera, gradu eta iraupena.

Martxoaren 6ko 298/2009 Errege Dekretuak urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua aldarazten du, Prebentzio Zerbitzuei buruzko Araudia onartzen duena. Lege horren helburua da arriskuen ebaluazioa erraztea, murriztu barik, baina, orain arte lortutako segurtasun maila.

I. eranskinean jasota dago, zehatz-mehatz ez bada ere, agenteen, prozeduren eta lan baldintzen zerrenda, haurdun dauden langileen, erditu berri diren langileen edo bularra ematen ari diren langileen osasunean edo fetuaren osasunean eragin negatiboa izan dezaketenak.

II. eranskinean, berriz, jasota dago, zehatz-mehatz ez bada ere, agenteen eta laneko baldintzen zerrenda, haurdun dauden langileentzat edo bularra ematen ari diren langileentzat arriskurik ez dakartenak.

Irakurri arretaz R eta H esaldi hauek:

  • Toxikoak ugalkortasunari begira: R60, R61, R62, R63, H360, H361, H362.
  • Alterazio genetikoak: R46, H340.
  • Efektu itzulezinak: R68, H341.
  • Minbizia eragin dezake: R45, H350, H351.
  • Minbizia eragin dezake inhalazioak: R49, H350.
  • Efektu kantzerigenoak izan litzake: R40, H350, H351.

Haurdunaldiaren jakinarazpena

Haurdun bazaude jakinarazi prebentzio zerbitzuari ondorengo formularioa betez.