Sentiberatasun handiko langileentzako babesa
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/95 legearen 25. artikuluak adierazten duen moduan, arreta berezia eskaini behar zaie arrisku edo eginkizun zehatz batzuen aurrean sentiberatasun handia duten langileei.
UPV/EHUk bermatu egingo du langileen babesa, norbere ezaugarri pertsonalak edo egoera biologikoa lanak eragindako arriskuekiko sentiberak agertzen direnean.
Ezaugarriok aintzat hartuko dira arriskuen ebaluazioetan eta, hain zuzen ere, ezaugarri hauen araberako babes neurriak hartuko dira , lanpostuan aldaketak edo egokitzapenak eginez edo lanpostua bera aldatuz.
Zehatz-mehatz aztertuko dira pertsona minusbaliatuen lan baldintzak, lanpostua pertsonari egokituko bazaio, gutxieneko babes neurriak beti ere bermatuz.