VPN sare pribatu birtuala (sare korporatibora urrunetik sartzeko zerbitzua)

VPN sare pribatu birtuala (sare korporatibora urrunetik sartzeko zerbitzua)

Zerbitzuaren helburua eta sarbidea

  • Definizioa: Sare pribatu birtuala edo, Virtual Private Network ingelesezko deituraren laburduraz, VPN deritzoguna sare teknologia dugu, tokiko sarea beste sare publiko edo kontrolik kanpoko beste sare baten gainean luzatzeko aukera eskaintzen duena. Honetara, erabiltzailea egiaztatu ondoren eta lotura egin denean, kanal pribatua sortzen da gure datuen babesteko. Honi esker, etxetik, beste unibertsitate batetik zein hotel batetik lotura egin daiteke UPV/EHUren barneko sarearekin (intranet) modu seguruaz, interneteko azpiegitura baliatuz, lotura egiteko modua (WiFi, haria, GPRS edo beste) edozein delarik.
  • Hartzaileak: UPV/EHUko AZL, II eta ikasleak.
  • Zerbitzuko sarbidea: VPN bidezko konexioa egiteko, erabiltzaileak bere ekipoaren sistema eragileari dagokion AnyConnect bertsioa instalatu beharko du ("Erabiltzeko argibideak" atala ikusi).
  • Zerbitzuaren arduraduna: Komunikazioen Arloaren arduraduna (IKT Gerenteordetza).
  • Internetetik erabil daiteke: Bai.
  • Autentifikazioa: UPV/EHUko egiaztagiri korporatiboen bidez (erabiltzailea/pasahitza), 2023/07/18tik aurrera autentifikazio-faktore bikoitzarekin (2FA).

Eskuzko instalazioa

Dokumentuen artean, sistema eragilearen arabera dagokion instalatzailea aukeratu:

Gidak

EAZ harremanetarako