banner-wifi-ehu-wguest-erabilera-gida-english

wifi-ehu-wguest-erabilera-gida

WiFi EHU-wGuest: Erabiltzaileen Gida

Xedea

UPV/EHUk eduroam programan parte hartzen du. Programa horren helburua bertara atxikitako erakundeetako kideen arteko konektibitatea eta mugikortasuna erraztea da. Eduroam programak segurtasun eta baimentze mekanismoak ditu eta UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, AZPko langileek, ikasleek eta beste talde batzuek (BESTEAK) erabil dezakete.

Eduroam programa erabili ezin duten banakako bisitariak edo taldeko ekitaldietara bertaratutakoak sarera konektatzeko, WiFi sare bat sortu dugu. Sare horretara EHU-wGuest izeneko atari gatibu baten bidez sartu behar da.

EHU-wGuest-era sartzeko baldintzak

EHU-wGuest-era sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Wi-Fi 802.11abgn estandarrak betetzen dituen gailua (ordenagailua, PDA, Smartphone, Tablet, et ab.) 802.11a y n estaldura gune jakin batzuetan bakarrik eskura daiteke.
  • UPV/EHUko AZPko langileren baten edo irakasle edo ikertzaileren baten baimena. Horrek emango ditu EHU-wGuest-era konektatu ahal izateko beharrezko erabiltzaile izena eta pasahitza (sarbide kontua).
  • Indarreko sarbide kontua, hau da, zaharkituta edo desaktibatuta ez dagoena.
  • WiFi estaldura duen UPV/EHUko gune batean egotea.

EHU-wGuest sarea nola erabili

EHU-wGuest sarera sartzeko, EHU-wGuest izeneko SSIDrekin konektatu behar da. SSID horren segurtasuna oso oinarrizkoa da, konexioa egin aurretik jakinar azten den moduan.

Konektatzen den pertsonaren ardura da bere gailua sare publiko batean egon ohi diren mehatxuetatik babestea eta sareko gainontzeko gailuen egoera ona arriskuan ez jartzea.

WGuest konexioak segurtasun oharra dakar

Sarera konektatu ondoren, edozein orrialde ireki behar da, web nabigatzaile batekin. Eskaera EHU-wGuest atarira bideratuko da. EHU-wGuest atariak honako itxura hau izango du:

User eta password betetzeko eremuak eta Enter botoia
Beste orrialde batzuetara sartu ahal izateko, nahitaezkoa d a emandako erabiltzaile izena eta pasahitza sartzea.

Zerbitzuaren mugak

  • EHU-wGuest-en banakako bisitaldietarako sortutako kontuak pertsonalak eta, ondorioz, besterenezinak dira.
  • EHU-wGuest kontuek 1 eta 30 egun arteko iraupena dute (salbuespen kasuetan, iraupen luzeagoko kontuak sor daitezke, baldin eta horretarako arrazoiak behar bezala justifikatzen badira).
  • EHU-wGuest sarearen erabilera kontrolatuta dago.
  • Interneterako sarbidea VPNak, web nabigazioa eta FTP zerbitzaria ezartzeko ataketara dago mugatuta.

Informazio gehigarria