Windows 7/10/11: Ez da software osagarririk instalatu behar.
Debian GNU / Linux: Ez da software osagarririk instalatu behar (NetwokManageren bidez konfiguratzeko Python script bat erabilita). Linux zaharrenetan wpasupplicant bezeroa instalatu behar da.
Mac OSX: Ez da software osagarririk instalatu behar.
Hari gabe sareratzeko ekipoa: Gaur egungo ordenagailu eramangarri asko osagai horrekin heldu dira. Hardware horrek IEEE 802.11b/g/n 2,4GHz edo ac/ax 5GHz estandarra bete beharko du eta WPA2ekin (zifratua) bateragarria izango da.
Eskatzaile egokia: Sareko konexioa egiaztatua da eta komunikazioa, berriz, zifratua. IEEE 802.1x estandarra erabili da; hain zuzen ere, EAP-TTLS-PAP metodoarekin egiaztatzen dena eta AES duen WPA2arekin zifratzen dena. Hardwarekin batera softwarearen osagai hori (eskatzailea) jarri ohi da.
Sareratzeko Kontua eta Pasahitza: Erabiltzaile guztiek datuen sarera sartzeko beharrezkoak diren egiaztatzeak eduki behar dituzte. (EDUROAMi atxikitako erakunde bati dagozkion egiaztatzeak dira horiek).
Softwarearen konfigurazio egokia: Hari gabeko sarea "eduroam" izenarekin argitaratzen da; beraz, Egiaztatzea (EAP-TTLS-PAP) eta Zifratzea (AES duen WPA2) zehaztu eta sareratzeko egiaztatzeak eman ondoren, erabiltzailea sarera konektatu ahal izango da. Sareratzeko egiaztatzeei dagokienez, EHUko "erabiltzaile@ehu.es"/"pasahitza" modua erabiliko dute; bestalde, erakundearen "erabiltzaile@dominio"/"pasahitza" modua denentzako baliagarria izango da.