wifi-araudia

EHUko WiFi Sare Korporatiboaren araudia

Sarrera

Unibertsitateak bere kideei, ikasleei, AZPei eta Irakasleei zerbitzu informatiko aurreratuenak eskaini nahi dizkie. Horretarako, merkatuko Informazio eta Komunikazio Teknologia aurreratuenak erabiltzen ditu, esate baterako, haririk gabeko WiFi sareak. ISEBekin lankidetzan, horrelako sare baten lehenengo fasea instalatu da. Horri esker, erabiltzaile korporatiboek eta iragaitzazko pertsonek Interneterako eta sare Korporatiborako sarbidea eduki ahal izango dute. Beren ekipo eramangarriekin WiFi guneetan konektatu ahal izango dira, konexio-kablerik erabili gabe.

Aspalditxo honetan, puntualki, Interneterako konexioa eskaini izan da teknologia horrekin. Horregatik, behin-behineko arau batzuk idatzi eta argitaratu ziren, baliabide informatikoetan kontrolik gabeko sarrerak saihesteko. Orain, haririk gabeko WiFi sare korporatiboa izanik, baliabide horretarako berariazko araudia argitaratzeko eta aplikatzeko garaia iritsi da. Araudi hori, ondorengo atalean zehazten da.

EHUko WiFi Sare Korporatiboaren araudia

Komunikazio informatikoak geroz eta indartsuagoak eta konplexuagoak dira. Horrekin batera, ordea, ugaritzen joan dira, bestek beste, datuen eraginkortasunari, segurtasunari eta osotasunari lotutako mehatxuak eta arriskuak. Kable-sare tradizionalen arazoei teknologia berri honek dakartzanak gaineratu behar zaizkie; izan ere, horren bidez, konexioa eskaintzen da zerbitzua eskaintzen duen eraikinaren barruan egon gabe. Hala, partekatutako erradioelektriko berean haririk gabeko sarbide guneak kontrolik gabe jarriz gero; alde batetik, erabiltzaileen arteko interferentziak egon daitezke; eta bestetik, nahi ez ditugun pertsonak konektatu daitezke. Beraz, beharrezkoa da modu ordenatuan eta antolatuan jardutea, eta horixe da, hain zuzen ere, honako arau hauen xedea:

  1. Sareratzeko hornikuntzen (zubiak, kontzentratzaileak, routerrak, etab.) administrazioa, konfigurazioa, kudeaketa eta kontrola IISIGen ardura eta eskuduntza esklusiboak dira, baita haririk gabe sareratzeko (hemendik aurrera WiFi) erabilitako Haririk Gabeko Sareratze Guneak ere (SG aurrerantzean).
  2. Kable bidezko sarearekin egiten den bezala, eraikinen batek duen WiFi sarearen beharra justifikatu eta jakinarazi behar da. Beraz, IKTn Gerentziaordetzari jakinarazi beharko zaio, bere ekintza-planean txertatzeko ahalegina egin dezan.
  3. Erabiltzaileek ezin dituzte SGak eskuratu. WiFi sarea zabaltzeko beharra sortuz gero, araudi honetako 2. puntuan adierazitakoari jarraitu beharko zaio.
  4. Unibertsitateko sare korporatiboan SGak instalatzea eta konektatzea IKT Gerentziaordetzaren eskuduntza izango da.
  5. Erabiltzaileek ezingo dituzte, inolaz ere, eraikinetako SGak lekuz aldatu edo sare korporatiboko beste gune batzuetara konektatu.
  6. Sare korporatibotik kanpoko WiFi sarea behar izanez gero, esate baterako, protokoloak eta estandarrak probatzeko eta haiekin esperimentatzeko Sare Laborategi baterako, sare hori autonomoki eta independenteki instalatu beharko da. Horrez gain, sare korporatibotik deskonektatuta egongo da, tokian tokiko WiFi sarearen eremu erradioelektrikoa errespetatuko du eta IKT Gerentziaordetzaren baimena izan beharko du.
  7. WiFi Sarearen erabilera Erabilera Araduiaren araberakoa izango da.
  8. Xedapen iragankorra: araudi honen aurretik dauden eta erabiltzaileek instalatu dituzten SGak ordezkatu edo birkonfiguratu egingo dira, gaur egungo kudeaketa-plataforman eta arautegian integratzeko.

WiFi sarearen erabilera araudia

WiFi sare korporatiboaren erabilera zuzena izateko eta indarrean egon daitezkeen sare korporatiboaren segurtasun-eta erabilera-politikak osatzeko, honako erabilera-arau hauek ezartzen dira:

  1. SGen instalazioa. Unibertsitatearen eraikinetan SGak instalatzea IKT Gerentziaordetzaren eskuduntza esklusiboa da, kable-sare korporatibora konektatzen diren ala ez aintzat hartu gabe.
  2. SSIDak. IKT Gerentziaordetzak ezarritakoak erabili beharko dira. SSIDak aldatu egingo dira erabiltzaile-taldearen arabera (irakasleak, AEZ, ikasleak, Unibertsitatetik kanpokoak diren eta bertatik igarotzen diren pertsonak...). Bakoitzak berari dagozkionak baino ez ditu erabiliko.
  3. SARE zerbitzuen lagapena. Debekatuta dago EHUtik kanpoko pertsonei edo erakundeei zerbitzurik ematea, baimenik izan gabe.
  4. Sarbide-gakoen lagapena. WiFi sarea Unibertsitateak jarri du, ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak eta baimendutako beste pertsona batzuek erabili dezaten. Beraz, erabat galarazita dago sarbide-gakoa beste inori ematea.
  5. Intimitate eta pribatutasun eskubidea. Gogorarazten da Zigor Kodeak delitutzat hartu dituela komunikazioak baimenik gabe atzematea eta edozein komunikazio-seinale entzuteko teknikak erabiltzea (197. artikulua).
  6. Hornikuntzak baimenik gabe erabiltzea. Unibertsitateko sarean dagoen ala ez aintzat hartu gabe, debekatuta dago EHUko komunikazio-azpiegituren bitartez edozein ekipo informatikotan sartzea baimenik izan gabe, modu partikularrean (kontu pertsonalaren beharra) nahiz orokorrean.