Proiektuen Arloa
Proiektuen Arloaren zeregina da aplikazio eta zerbitzuetan bidera litezkeen hobekuntzak hautematea eta aztertzea, teknologia berriak eta IKTen baliabideak sustatuz eta bultzatuz.
Haren ardura da IKTen Gerenteordetzak aintzat hartu beharreko estrategiak proposatzea eta aplikazio eta zerbitzuetan bidera litezkeen hobekuntzak bultzatzea eta gauzatzea, hobekuntza horiek Informatika Zerbitzuko beste antolakuntza-arlo bakar baten bere-berezko ardura ez direnean. Alabaina gaitasun osoa du Proiektuen Arloak eragin arlo bat baino gehiagotan duten proiektu horizontalen kasuan jarduteko. Bestalde, ikerketak eta auditoriak bideratu ahal izango ditu, IKTen eraginkortasun maila eta UPV/EHUko erabiltzaileen eta beste arlo batzuen gogobetetze maila ezagutzeko.
Goi mailako langile adituak ditu Arlo honek Informatika Zerbitzuen esparru eta betebehar guztietan, Ikerketan, Irakaskuntzan, Kudeaketan eta Sare, Komunikazio, Ekoizpen, Ustiapen, Zerbitzu eta Aplikazioetan bideratu beharreko tekniketan. Bi Arlo estrategiko ditu, era berean: teknologia berrien eta haien balizko egokitzapen eta ezarpenerako baldintzen etengabeko ezagutza eta IKTen egoeraren gaineko ikerketa estrategikoak eta arriskuen azterketa ziurtatzen ditu lehenak, eta informatikaren gaineko legeez eta Espainiako LOPD edo Datuen Babeserako Lege Organikoaren aplikazioaz arduratzen da bigarrena.
Burua eta bi arlo orokor ditu Proiektuen Arloak.
- Proiektuen Arloaren Burua: Liborio Revilla Alonso
- Kokapena: Joxe Mari Korta Etxea, Gipuzkoako Campusa. Tolosako Hiribidea, 72. 20018 Donostia
- Harremanetarako telefonoa eta e-posta: 943.01.8004, proyectos.tic(@)ehu.eus