Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat

Abre los ojos y mira lo que pisas: geología para miopes, poetas y despistad

"Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" datozen azaroaren 22 eta 23an Bilbon, UPV/EHUko Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, ospatuko den jardunaldi bat da. Jardunaldia IT1029-16 ikertalde kontsolidatuaren ekintzen barruan txertatzen da eta talde horretako UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatzen dute ondorengo erakundeen laguntzarekin: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.

Geologiaren alderdi erromantikoena, alde batera utzita (fosilen eta mineralen bildumazaletasuna, besteak beste) jardunaldi hauen xedea geologiaren alderdirik praktiko eta aplikatuena agerian uztea da. Zientzia honek lehen begirada batean urrun geratzen zaizkion beste disziplina batzuetan duen garrantzia bistaratu nahi da, arkitekturan, turismoan edota klima aldaketan, esaterako. Hori izango da gonbidatutako adituek, geologo eta ez-geologo, euren hitzaldietan agerian utziko dutena, geologiak euren disziplinetan duen papera eta honen eragin ekonomiko, sozial edota kulturala azalduz.

Horretaz gain, jardunaldietan zehar geologoek gidatutako bi irteera egingo dira, artearen eta Bilboko itsasadarreko ingurumenaren alderdi geologikoen inguruan aritzeko.

Jardunaldietara sarrera doakoa da Oteiza Gelako lekuak bete arte eta izena emateko izen-emate orria beteta ondorengo helbidera bidali beharko da: j.geologiamiopes@gmail.com.

Gainera:

Osteguna 2018/11/22

  • Arte eta geologia tailerra
  • Bilboko Arte Ederren Museora bisita

Ostirala 2018/11/22

  • Irteera: “Bilboko itsasadarraren ingurumen-historia (geologo baten hitzetan)”