Astero Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikusgai jartzen ditugun kartelak dauzkazu hemen. Geologiarekin lotutako datuak dira, gutxi ezagutzen direnak eta benetan harrigarriak ere. Gustokoenak dituzun kartelak deskargatu ditzazkezu askatasun osoz.
Ba al zenekien…
… Charles Darwin-ek Medikuntza ikasketak ez zituela burutu eta Beagle izeneko itsasontziz bost urteko bidaiatik bueltatuta "Geologoa" zela esaten zuela? | Kartela
… Charles Darwinek truke akademikorako zentro gisa Londresko Sozietate Geologikoa zuela eta geologiari buruzko 40 lan baino gehiago argitaratu zituela? | Kartela
… geologoen lan-sektore nagusiak direla, antzeko proportzioetan, baliabide naturalen industria, energiaren industria, administrazio publikoak, hezkuntza eta irekerketa? | Kartela
… herrialde garatuetan datozen urteetan lan-merkatutik erretiratuko den geologo-kopurua ezingo dela ordezkatu, eta aurreikusten dela geologo kualifikatuen eskaera nabarmen igoko dela? | Kartela
… 2022rako aurreikusten dela 185.000 geologo berri beharko direla Ameriketako Estatu Batuetan soilik, eta hango unibertsitate-sistema 50.000 bakarrik trebatzeko gai dela? | Kartela
… Estatu Batuetan 200 unibertsitate publiko eta pribatu baino gehiagotan Geologia ikas daitekeela eta matrikulak 20.000-45.000 € balio duela urtean? | Kartela
… Mendebaldeko Europan Geologia ikas daitekeela 28 unibertsitatetan Alemanian, 25 Frantzian, 25 Britainia Handian, 29 Italian eta 10 Espainian? | Kartela
… Harrison Schmitt, Ilargia zalpaldu duen zientzilari bakarra, geologoa zela? Geologo hau 1935ean jaio zen, 1964an Harvarden doktoretza lortu zuen eta 1972ko abenduaren 7an Apolo XVII espazio-ontzitik, Lurratik 45000 kilometroko distantzian, oso ezaguna den "kanika urdina" izeneko argazkia atera zuen. | Kartela
…NASAko goi-mailako astronautei zuzendutako trebakuntza-ikastaro trinkoak 18 hilabete irauten dituela eta hilabete oso bat eman behar dutela Geologia ikasten? | Kartela
… karbono-ixuri baxuko ekonomiak, teknologia berriek eta energia berriztagarriek metal arraroen erabilera intentsiboa egiten dutela (bateria, panel fotovoltaiko, turbina, mikroprozesadore, katalizadore, eta abarrentzat), eta hauen prospekzioa eta hornikuntza geologiaren menpe daudela? | Kartela
… 2010ean Txinak lur arraroen esportazioa blokeatu zuela Japoniara eta industria-krisi larria eragin zuela herrialde horretan (motor elektrikoen, elektroimanen eta eguzkipanel ekoizlea) eta, halaber, Estatu Batuetako (Japoniaren bezero nagusia) motor-, energia- eta defentsa - industrian? | Kartela
… Charles Darwinen ustean berak izandako lehenengo Geologia irakaslea horren txarra izanik Darwinek honako hau esan zuela: "bere klaseetatik ateratako ondorio bakarra izan zen Geologiari buruzko liburu bat ere ez nuela inoiz irakurriko eta zientzia horri ez niola inoiz ekingo"? Dena den, beste irakasle batzuen joerak juxtu kontrakoa lortu zuen eta, azkenean, Charles Darwin geologoa izan zen. | Kartela
… energia-berriztagarriekiko mendekotasuneranzko pixkanakako trantsizioak baliabide ez-berriztagarri batzuk (erregai fosilak) beste batzuekin ordeztea (zenbait metal eta mineral) eskatzen duela eta, geologoek ezinbestekoak izango direla prozesu horretan? | Kartela
…energiaren industrian dabiltzan geologo kualifikatuek urtean 125.000 eta 250.000 € bitarteko soldatak izatera irits daitezkeela, hobariak apartee? | Kartela
… hainbat herrialdetan geologo lanbidea ongien ordainduetako bat dela, medikuen edo ingeniarien soldataren gainetik? | Kartela
… geologiaren adar profesionalak oso ongi ordaintzen direla eta soldatak batez beste sei digitukoak direla? | Kartela
… Darwinek bere "Espezieen Eboluzioari" buruzko teoria argitaratu aurretik (1859), Geologiak, zegoeneko, kreazionismoa zalantzan jartzen zuten ebidentzia enpirikoak biltzen zituela? | Kartela
… Lord Kelvinek (Sir W. Thomsonek, 1824- 1907) honako hau idatzi zuela? "For myself, I am anxious to be regarded by geologists … as one constantly interested in their grand subject, and anxious in any way … to assist them in their search for truth" | Kartela
… XIX mendean ebidentzia geologikoek iradokitzen zuten Lurraren adinaren magnitudea (ehunka edo milaka Mu) itzal handiko Lord Kelvin fisikariak zalantzan jarri zuela? Bere kalkuluak (< 100 Mu), zuzenak zirelarik ere, gaizki oinarrituta zeuden? | Kartela
… Geologiako Graduan, Biologian kenduta, beste lau zientziak ikasten direla? Matematika, Fisika eta Kimikako graduetan hori ez da gertatzen? | Kartela
… Erresuma Batuan inkestatutako 220.000 unibertsitateko ikasleren artean Geologiako ikasleak haien ikasketekin gogobetetze handiena dutenak direla? Eta baita ere gure fakultatean! | Kartela