Nondik hasiko naiz?
Geologiako Gradua, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasten da eta berrogeitamar plaza eskaintzen dira urtero. Fakultate hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa-jardueraren ikur nagusia da, abangoardia eta erreferentziazko zentroa, oinarrizko bost Zientzietan (Matematika, Fisika, Kimika, Biologia eta Geologia) egiten diren ikerlanen kopuruagatik eta, horien errelebantziagatik.
Zientzia eta Teknologia Fakultatea Leioako Campusean dago, Bilboko metropoli-eremuaren erdigunean. Bizkaiko Golkoko erreferentziazko gune-akademikoetarikoa da kokapen geografikoagatik, eta bere eragin-eremuan -Santander, Burgos, Logroño, Iruña eta Irun hiriek mugatutakoa- 3,5 milioiko biztanleriari eskaintzen dizkio zerbitzuak.
Geologiak hedatzen doan lan-merkatu globalera hurbiltzen zaitu.