COMO-SER-GEOLOGO

Zer egin behar dut Geologo profesionala izateko?

Estudiantes de Geología en el laboratorio

Geologo profesionala izateko, unibertsitate-ikasketak egin behar dira, Geologia goi-mailako titulazioa baita. Goimailako Ikasketen lehen urratsa da "Geologia gradua" egitea, teoria eta praktika antzeko neurrian konbinatzen dituena.

Graduko ikasketak gainditu ondoren, Master ikasketen aukera zabaltzen da, askoz espezializatuagoa dena. Masterrak lan-merkatura zuzenean sartzeko aukera ematen du, alor publikoan (irakaskuntza, enpresa publikoak, administrazioa) nahiz pribatuan (energia-industriak, lehengai-industriak, baliabide berriztagarriak, aholkularitzak, aseguruetxeak…).

Masterra gainditzeak ateak zabaltzen dizkio maila akademiko gorenari: Doktoregoa. Horixe da baldintza nagusia ikerketa zientifikoaren eta unibertsitateirakaskuntzaren munduan sartzeko, baita beste jarduera profesional ugaritarako ere, hala Geologiaren alorrean nola beste batzuetan.

Zure etorkizun profesionalerako bidea hemen hasten da, Unibertsitatean.