Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat
Hitzaldiak
Jardunaldietan bederatzi hitzaldi eskeiniko dira, bakoitza 30 minutu ingurukoa eta bi egunetan banatuta, non disziplina ezberdinetako ikuspuntu geologikoak eskeiniko diren.
Lehen hitzaldia Estibaliz Apellaniz Dreak eskeiniko du, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakasle titular jubilatuak. Bere hitzaldia geologia zientzia gisaren inguruan izango da, hau da, zientzia honen bidez aztertzen direlako denbora geologikoan zehar eragin duten mekanismoak, eta hauen azterketak oraina ulertzen laguntzen dute, baita etorkizuna aurreikusten ere.
Bigarren hitzaldian Eneko Iriarte Dreak, Burgoseko Unibertsitateko Giza Eboluzioaren Laborategiko geologoak azalduko du nola geologiak aintzinako klimaren eboluzioa aztertzen laguntzen duen, denboran zehar emandako aldaketa klimatiko handien zergatiak ulertuz eta nola aldaketa hauek organismo guztiengan eragin duten, baita gaur egungo eta desagerturiko hominidoengan..
Harrilur geoteknia eta Euskadiko Geologoen Elkarte Ofizialeko Virginia Ormaetxea geologoak gure inguruan eragiten duten arrisku geologikoei buruz hitz egingo du: lur-erorketa eta labainketa arriskuetaz ez bakarrik, arroka azido-sulfatatodun inguruko arriskuez ere hitz egingo digu. Bere hitzaldian zein arrisku eragin dezaketen, hauek aurreikusteko zein teknika dauden eta nola ekidin azalduko digu.