Visor-GeoEuskadi

GeoEuskadi bisorea

GeoEuskadi Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren erreferentziazko geoataria da, eta helburu du Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa berriro erabil daitekeela eta erraz eta modu eraginkorrean eskura daitekeela bermatzea.

Hala erabiltzaile espezializatuak nola pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatuak sar daitezke geoatarira, Euskal Autonomia Erkidegoko mapak edota informazio geografikoa kontsultatu behar badituzte.

GeoEuskadi bisorean, mapa topografikoak, ortoargazkiak, LIDAR irudiak eta satelitezko irudiak eskura daitezke, besteak beste.