Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat
Irteerak
Jardunaldietan bi irteera geologiko antolatu dira, biak ere oso ezberdinak izanik beraien artean. Leku mugatuak daudenez, irteeretan parte-hartzeko beharrezkoa da izen-emate orrian adieraztea.
2018ko azaroaren 22an, osteguna
Ostegunean, azaroak 22an, Bilboko Arte Ederretako Museora gerturatuko gara, Joaquín del Valen eskutik. Honek museoko artelan batzuen eta Lur-Zientzien, eta batez ere geologiaren, arteko erlazioa bilatuko dugu. Museotik paseatu eta artelan batzuen aurrean geratu. Gida on batek bere kokapen historikoaz hitz egingo digu, berezitasun estetikoaz edo bere esanahiaz gehiago azalduko digu. Gozatzeko ezagutza gehiago. Baina ia inoiz ez digute azalduko geologia nola azaltzen den sorkuntza artistikoan. Artea ere ohikoak ez diren beste ikuspuntu batzuetatik behatu eta gozatu daiteke.
2018ko azaroaren 23an, ostirala
Azaroak 23 ostiraleko irteera Alejandro Cearreta doktoreak eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasle titularrak gidatuko du. Berak Bilboko itsasadarraren ingurumen-eboluzioa kontatuko du, geologiaren ikuspuntutik. Azken 160 urteetan Bilboko itsasadarrak bere estuario-ingurune naturalak okupatu dituzten meatzaritza, industria eta etxeetako hainbat jardueretatik eratorritako hondakin kutsakorrak jaso ditu, ingurune hauek eta bertako biotak narriatuz. Azken urteetako ingurune-baldintzen hobekuntza marea-dinamikaren, industria-jardueren moteltzearen, eta ur-araztegien ezartzeak ahalbidetu du. Prozesu historiko guzti hauek ondo erregistraturik ageri dira itsasadarraren sedimentuetan, eta bere irakurketak, beraz, itsasadar honen ingurumen-eboluzioa interpretatzen lagunduko digu.