Sare sozialak

PRAKTIKETARAKO BEKEN ETA MUGIKORTASUN PROGRAMEN DEIALDIAK

Berriak

Gizarte Segurantzaren IMPORTASS APP berria ezagutarazteko online jardunaldia

Lehenengo argitaratze data: 2025/01/22

2025eko urtarrilaren 14an, asteartez eta 16:00etan, Gizarte Segurantzaren Importass APP berriaren aurkezpena burutu zen online formatuan, Teams plataforma bitartez. Aurkezpena Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Bizkaiko zuzendari probintzialak, Carmelo Rodríguez Blancok, eta Bilketaren Kudeaketarako zuzendariorde probintzialak, Amaia Berroeta Belamendik eskaini zuten. Jardunaldira 350 pertsonek eman zuten izena eta bataz beste 150 parte hartzaile izan ziren.

Jardunaldiaren helburua, alde batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren APP berria ezagutaraztea izan zen, praktiketan dauden ikasleak Gizarte Segurantzarekin modu arin eta eraginkorragoan harremantzako. Eta bestetik, formakuntza praktiken eta Formakuntza Praktiken Hitzarmen Bereziaren inguruko zalantzak argitzea.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA:

16:00 - 16:30: Importass APP edukia

16:30 - 16:50: Formakuntza Praktiken kotizazioa

16:50 - 17:10: Formakuntza Praktiken Hitzarmen Berezia

17:10 - 17:30: Galderen tartea eta jardunaldiaren itxiera

 

Importass APParen informazio gehiagorako honako esteka kontsultatu.