Gaztedi meatzaldea bekak 2018
Eskaera epea: 2018/10/01
Lehenengo argitaratze data: 2018/09/19
Meatzaldeko gazteentzat praktika bekadunak enpresetan.
Bekadunek bete beharreko eskakizunak:
- 18 eta 30 urte bitartean izatea.
- Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
- Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena.
- Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.
Bekaren ezaugarriak:
- Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
- Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
- Beka duen pertsonak hilean 460 euro jasoko ditu bekagatik.
- Beka hasi baino lehen, Lanbidek onartuta egon behar izango da.
- Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.