Gazteentzako prestakuntza bekak Urdaibaiko Biosfera erreserban
Epea luzatu da apirilaren 10era arte
Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06
2 prestakuntza beka
Zer sartzen da bekan?:
- 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea - Busturia)
- Prestakuntza-plana
- Ordainsari gordina: 450 €/hil
Hautaketa-irizpideak:
- 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean)
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea)
- Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea
- Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea
- Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei